PIRULO-MENU

lunes, 1 de junio de 2009

LAUDIOKO GAZTE EGUNA 2009 PRESTATZEN

Kaixo lagun:

Honezkero jakingo duzuenez, LAUDIOKO GAZTE EGUNA 2009 antolatzen ari gara UZTAILAREN 4rako. Prestaketan, antolaketan edo nahi duzun horretan laguntzeko prest bazaude, mesedez, jakinarazi gazteeguna09@hotmail.com helbidera idatziz edota, ahal izanez gero, EKAINAREN 4, OSTEGUNA 19:00etan egingo den ASANBLADA OROKORREan parte hartu! Bertan informazio guztia zabalduko dugu eta azken asteetarako lanen banaketa egingo dugu. Animatu eta parte hartu!

Hala ere, jakin, larunbatero 11:00etan asanbladak egiten direla gazte eguna prestatzeko.

Zabaldu mezua!

No hay comentarios:

Publicar un comentario