PARTE HARTU ARABA EUSKARAZ SPOTAREN GRABAKETAN
Apirilaren 15ean, dolumin barikuan, Araba Euskaraz jaiak laudioar guztiak gonbidatu ditu ARABAN BAGARE kanta abesteko ehunka lagunekin osatutako den abesbatza erraldoian parte har dezaten. Partaideak eguerdiko 12:00etan Lamuza plazan elkartuko dira. ARABAN BAGARE kantaren aparteko emanaldi honetan grabatutako irudiak jaia internet bitartez munduan zehar iragartzeko eta ETBk ekainean emango duen iragarkia egiteko erabiliko dira. Parte hartzeko baldintza bakarra Araba Euskaraz kanpainako arroparen bat jantzita eramatea izango da.
Berton ARABAN BAGARE kantaren 12 bertsio ezberdin bilduko dituen diskaren aurkezpena burutuko da ere. Ekimen honetan Laudioko Los Arlotes eta Pirulo Txou taldeek beraien ekarpena egin dute eta beraiekin batera Sokaide, Koma, Kerobia, The Sparteens eta Euskal Herriko beste hainbat taldek ere. Hasi, beraz, eztarriak berotzen. Lagundu Araba Euskaraz mundu zabalean iragartzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario