LAUDIOn gero eta EUSKARA gehiago dakigu. Erabilpena haunditu egin da ere bai, baina neurri txikiago batean.
Baina ze nolako euskara maila daukagu?
MARINO LEJARRETA, txirrindulari ohia, euskaldun-zaharra da.
ETB1-an, etapa bat amaitzerakoan galdetu zioten:
"Zelan egon zara gaurko etapan?"
Marinok erantzun zuen:
"Bueno... bastante fuertie."
...hori bai, kriston euskal-azentorekin.
Beraz, AZENTO garrantzitsua da. Ezin da entonazio berdina erabili gastelera, euskara ta ingelesez, adibidez, hitz egiteko. Hizkuntz bat bizi eta sentitu egin behar da.
Garrantzitsua da, baita ere, HITZ GAIZTOen erabilpena.
Normalean, euskaraz hitz egiterakoan, gastelera joaten gara esaera batzuen bila:
"Oporretan 'de puta madre' pasa dugu."
"Jan dugu 'de cojones'."
"Horrelako txorrakeriak eginez jarraitzen baduzu 'me vas a comer todo el cagao'."
Euskaraz daukagu hitz gaizto nahiko bigun batzuk:
"Alajainkoa"
"Madarikatua"
...
Guk nahi dugu berrezkuratzea esaera arrunt bat, oso elegantie:
"KAUEN ZOTZ!"
Horretarako, PIRULO TXOU 2013an aurkeztu genuen "KAUEN ZOTZ!", RATT taldearen "YOU'RE IN LOVE" abestiaren bertsioa.
Hona hemen:
BIDEO-KLIP merke bat daukagu ere:
KAUEN ZOTZ!
ARAZO BATEN AURREAN
EDO GAUZAK OKERTZEAN
ENTZUN ZURE AHOTS
KAUEN ZOTZ!
EZ DA EZER KONPONTZEN
DENAK JARRAITZEN DU BERDIN
BAINA HOBE SENTITUKO ZARA
ZURE GORPUTZAREKIN
ENTZUN ZURE AHOTS
KAUEN ZOTZ!
EZ BAZAUDE ADOS
KAUEN ZOTZ!
ATERA ZAZU
TA EZ GORDE
ESAN ALTU
HAU EZ DELA BIDE
KAUEN ZOTZ!
EZ ESAN: "ALAJAINKOA!"
EZTA: "MADARIKATUA!"
EZ EGIN KAKA ZERUAN
"JOPELINES" EZ DA AUKERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario