PIRULO-AGENDA birpasatzen (Gure blogaren behekaldean) berriro ikusi dut joan den hilabetean
ALBERTO INURRATEGI mendizaleak BASALARRINAn emandako hitzaldia:
"PORROTAREN ALDE"
Eta berriro gertatu zait gauza bera. Nere irudimen zikina dela eta nik hauxe irakurri nuen:
"POTORROAREN ALDE"
Inurrategik Venus mendira egindako igoeraren diaporamaren bat ala ze arraio...?
Ez... bere filosofiaren azalpena da. Hamalau zortzimilakoak oxigenorik gabe igo dituen
mendizaleak porrotaren aldeko apologia egiten du, gizarteak bakarrik arrakastak eta
gailurrak aipatzen dituen bitartean.
Guk ere gure filosofia daukagu, eta horregaitik momentu hau aprobetzatuko dugu aldarrikapen
hau egiteko:
"GU ERE POTORROAREN ALDE"
Argazkiak: ALLAN TEGER (EEBB)
Bilduma: BODYSCAPES (Gorputz paisaiak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario