Urte luzez ikastetxe, euskaltegi zein gurasoek egindako lan etengabeari esker belaunaldi berriei euskaraz hitz egiteko gaitasuna bermatzea lorpen handia izan da Laudion. Egun 25 urtez beherako laudioar guztiek euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutela baiezta dezakegu eta honek etorkizunean euskaldunen kopurua dezente handituko duela esan nahi du (15 urte barru Laudion 40 urtez beherako herritar guztiak euskaldunak izango dira). Datu baikor hauek hala ere ez dute euskararen geroa bermatzen. Hizkuntza baten funtzioa komunikatzea da. Gizarte esparru orotan euskararen erabilera sustatzen ez bada, euskarak ez du bere funtzioa beteko, ez du aurrera egingo.
Abiapuntu hori oinarri harturik, adierazpen honi atxikimendua agertzen diogunok, gure esparruan eta gure aukera zein baliabideen arabera euskararen erabilera sustatzeko konpromiso publikoa agertzen dugu. Euskarak guztion ahalegina behar du, baita gurea ere.
Zentzu horretan, instituzioei orohar eta Laudioko Udalari bereziki, euskararen ezagutza eta erabilera (idatzizko zein ahozkoa) sustatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jar ditzala eskatzen diogu. Izan ere, administrazioaren laguntzaz norbanakook har ditzakegun konpromisoak eraginkorragoak bilakatuko dira. Euskararen normalizazioa gizarte esparru askotara hedatu behar dugu; irakaskuntza, lantegi, merkataritza eta ostalaritza, elkarte, administrazio, kultur eta jai programazio, erlijio, osasungintza, komunikabide eta teknologia berri, publizitate eta abarretara.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu eta Euskal Herriko futbol zelaiak leporaino bete zirenetik 10 urte bete dira. Oraindik asko dago egiteko. Horregatik Laudioko Udalari (pertsonal gastuak albo batera utzita) gutxienez bere aurrekontu osoaren %2 euskararen sustapenera bidera dezala eskatzen diogu. Neurri hau Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpideekiko bateragarria eta Kontseiluak hainbat sindikatu eta alderdirekin adosturikoa dela aintzat hartuta, Laudion euskarak pauso bat haratago eman dezan ezinbesteko neurria denari deritzogu. Are gehiago, adierazpen hau izenpetu dugun eragileon artean, aurrekontuen %2 horren banaketa esparruz-esparru euskararen erabilera sustatzeko proposamen zahatza landu dugu.
Bidea luzea da. Guk lehenengo urratsa eman dugu, eta zuk?
Informazio gehiago...
DOLUMIN BARIKUAN KALEAN
eta laster barru SAREAN!

No hay comentarios:
Publicar un comentario